domingo, 12 de febrero de 2012

Inkesta eta buzoien kokapena

Esan bezala, buzoi batzuk jarri ditugu Legazpin, hemen azaltzen den informazio berarekin eta inkestekin. Momentuz, 4 buzoi jarri ditugu:

-Legazpiko Kultur etxe sarreran
-Katilu tabernan
-Kukue tabernan
-Arrano tabernan

Buzoiak bukatuta, hemen uzten dizkizuegu argazki batzuk!



















Ikus dezakezuenez, lan dexente egiten gabiltza; animatu eta parte hartu proiektu hau denon artean osatu ahal izateko. Ondo izan!

MAPA EGITEKO INKESTA

Hona hemen mapa egiteko herrian pasatzen ari garen inkesta:

1- PUNTU BELTZAK
PUNTOS NEGROS

Ba al dago herrian, egunez zein gauez, seguru sentitzen ez zareneko tokirik? (gaizki argiztaturiko guneak, pasaguneak, leku utziak...)

¿Existe en el pueblo algún lugar en el que no te sientes segura/seguro, ya sea de noche o de día? (zonas mal iluminadas, pasos, lugares dejados...)


2-IRISGARRITASUNA
ACCESIBILIDAD

Ba al dago herriko toki batetik bestera mugitzeko arazorik? Muga arkitektonikoek (arrapala ezak, malda handiegiek...) zenbait tokitara iristea oztopatzen al dizute?

¿Existe en el pueblo algún problema de movilidad? ¿Sientes que barreras arquitectónicas (falta de rampas, pendientes elevadas...) te impiden llegar a ciertos lugares?


3-PUNTU MOREAK. AZTARNA FEMINISTAK
PUNTOS MORADOS.HUELLAS FEMINISTAS


Ba al dago herrian emakumeen presentzia garrantzitsua izan deneko toki, leku edo gertakizunik? (Plazak, fabrikak, gertakari historikoak, emakume garrantzitsuak…)

¿Existe en el pueblo algún sitio, lugar, acontecimiento que es o haya sido importante para las mujeres? (Plazas, fábricas, acontecimientos históricos, mujeres relevantes o importantes…)


4-BESTERIK
OTROS….

viernes, 10 de febrero de 2012

LEGAZPIKO MAPA FEMINISTA

Azkenaldi honetan, Legazpiko Mapa Feminista egiteko bidean gabiltza. Honen helburua da, Legazpiko toki ala zonalde beldurgarri edo irisgarritasun zaila dutenak denon artean finkatzea eta baita ere, emakumeek herriko tokietan izandako garrantzia azaleratzea. Jarraian azaltzen dugu mapa honen laburpen bat. Ea zer iruditzen zaizuen!

LEGAZPIKO MAPA FEMINISTA

Betidanik pentsatu izan dugu hirigintza gauza neutrala dela, herria eraikitzerakoan eta bertan aldaketak egiterakoan herritar guztiongan pentsatzen dela. Izan ere, zera dirudi, irizpideak neutroak izan ohi direla eta den-denok modu berean igarotzen dugula hiri bera. Baina, berdin sentitzen al gara emakumeak eta gizonak ilunpean dagoen bide bat zeharkatzean? Ba al daude herrian zonalde batzuk beldurra edo segurtasun eza dela eta, emakumeok hortik ez pasatzeko joera ditugunak? Gurpildun aulkiarekin, umeen kotxearekin edo erosketakoarekin denon irisgarritasuna pentsatua al dago? Kontuan izanik azken biak gehienetan emakumeok erabiltzen ditugula, emakumeon beharrek pisu berdina al daukate eraketa honetan? Gure inguruari beste begirada bat ematen badiogu, begirada feministaz behatzen badugu, konturatu gaitezke hiriaren eraketa ez dela gauza neutro bat, eta hori argitu dezakegula. Zera da gure helburua, Legazpiko mapa feminista bat eratzea, edo begirada honekin baliatuz emakume izateak nola baldintzatzen duen herri honetatik ibiltzea erakustea. Eta baita emakumeek herriko tokietan izandako garrantzia azaleratzea, beraien biltoki izandakoak edota edozein modutan emakumeontzat nabarmenak diren edo izan diren herriko lekuak ezagutzea. Zera lortzeko asmoarekin, historikoki nahiz gaur egun Legazpiko herrian ditugun aztarna feministak begi bistan jartzea. Guzti honetarako zure iritzi eta laguntza nahi dugu! Animatu inkesta betetzera eta buzoian sartzera!

MAPA FEMINISTA DE LEGAZPIA

Desde siempre hemos pensado que el urbanismo es una cuestión neutral, que a la hora de construir el pueblo y realizar cambios en él se piensa por igual en toda la ciudadanía. Ya que, parece que los criterios son neutros y que todas y todos transitamos de la misma manera por una misma ciudad. Pero, ¿nos sentimos de la misma forma hombres y mujeres cuando cruzamos un tramo sin iluminación? ¿Existen en el pueblo lugares que por miedo o inseguridad las mujeres tendemos a evitar? ¿Se le otorga la misma importancia a la seguridad de todas y todos al construir un pueblo? Respecto a las sillas de ruedas, cochecitos de bebés o carritos de compra, ¿se piensa en la accesibilidad de las mujeres? Teniendo en cuenta que estas dos últimas son mayoritariamente de mujeres, ¿las necesidades de las mujeres tienen la misma prioridad en este proceso?Si observamos nuestro entorno desde otra perspectiva, si lo observamos desde la mirada feminista, podríamos darnos cuenta de que la creación del pueblo no es algo neutro, y de que podemos destapar este hecho. Nuestro objetivo es el de crear un mapa feminista de Legazpia, el de crear un mapa donde quede plasmada la realidad de cómo nos afecta a las mujeres transitar el pueblo. Y al mismo tiempo, sacar a la luz la importancia que han tenido o tienen las mujeres en el pueblo, sus puntos de reunión o de cualquier otra manera reconocer los sitios de importancia de para las mujeres. El objetivo es tanto histórica o actualmente, ver y mostrar las huellas feministas de Legazpia.Para todo esto necesitamos ayuda! Anímate a rellenar la encuesta y meter tus propuestas en el buzón!

Hona hemen beste herri batzuetan egin dituzten mapak: